Nola heldu naiz ni honaino
Kaixo denoi!
Iker Aristu naiz, 36 urteko iruindarra, gaztetan, mugimendu sozial eta politiko ezberdinetan parte hartu dut; mendizalea eta kirolaria; ogibidez hainbat iarduera burutu ditut, tabernaria, lorezaina, garbiketak, gizarte lana…etengabean ikastea gustoko dut, gai anitzen inguruan…eta azken urteetan nire osasun mentalari dagokionez larriki gaixorik egon naiz. Gaur egun, lan handia eginez eta laguntza askori esker, esan dezaket,zorionez, sendatua sentitzen naizela, autozaintzan arreta galdu gabe.
Lehenengo idatzi honten, kontatuko dizuet, nola ezagutu nuen Escenika proiektua eta zergatik animatu naizen inkubadora honetan parte hartzera. Nire amak, nire osasun mental prekarioa zela eta, osasun mentalaren aldeko elkarte batetan parte hartzen du. Elkarte honek bitarteko ezberdinak eskaintzen ditu zailtasunei aurre egiteko, eta jendea ahalduntzeko.
Egun batean, Escenikako bi kide, Johanna eta Gorka, bisita bat agin zuten elkartean,nire amarekin elkartuz. Bi artista hauek, antzezlan bat prestatzen ari ziren, ikerketa prozesu artistikoaren baitan nire amari galdera batzuk luzatu zioten, antzezlana prestatzeko helburuarekin. Antzezlanaren gaia osasun mentala zen.
Hortik hilabete batzuetara, antzezlanaren estreinaldira gonbidatu gintuzten, nire amari eta niri. A ze nolako emozioak izan genituen antzerkia ikusi eta gero. Oso hunkigarria izan zen, iraganean bizitako momentu zailak gogorazi genituen, baina oso sendagarria izan zen. Antzerkiaren magia izango da!
Hortik aurrera, harreman berezi bat sortu zen gure artean, gu oso eskertuak geunden gai hau mahai gainean jartzeagatik eta Escenikakoak oso pozik eman genien laguntzagatik. Esan bezala,harreman horretatik, inkubadora proiektuaren berri izan nuen. Asko gustatu zitzaidan bere filosofia, eta nire behar sakon bati jarraituz, argi neukan, nik neuk, garrantzia zuen istoria bat kontatu nahi nuela. Eta hemen nago, hori egiten saiatzen.
Laister arte
0 comentarios